"PILOTARIAREN OSASUNA MUNDUKO ONDASUNA"





7 comentarios:

  1. 1.EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    • Bi-hiru informazio-iturri darabiltza, Erreferentziak zuzenak dira. (OSO ONGI)
    • Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere. (OSO ONGI)
    • Hiru IKT baino gehiago erabili du eta sortutako materiala oso didaktikoa da.(BIKAIN)
    • Ordenatutako bloga, irizpide gehienak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat alderdi hobetzea posible da.(OSO ONGI)
    • Barkarko lana da.
    • Hizkuntzaren aberastasuna oso zuzena da, idatzi erakargarria eta bateratua. (OSO ONGI)
    • Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.(OSO ONGI)
    2.GAIA(edukia)
    Blog honetan zehar argi utzi du egileak umeen hazkuntza prozesu baten barnean daudela eta entrenatu beharrean ikaste prozesu baten barnean dabiltzala, beraz entrenamendua ezin izango da helduena bezalakoa izan. Honetarako maila ezberdinetarako modu ludikoan prestatutako ariketa batzuk planteatzen ditu, aurretik azaldutako ahalmen fisikoak lantzeko erabilgarriak direnak. Beraz guztiz egokia iruditzen zait blog honek ematen dituen gidalerroak.
    Negatibo moduan bakarrik esatea hasieran kostatu egin zaidala blogeroaren ariketen ekarpenak aurkitzea, nire ustez hobe izango litzateke argiago beste atal batean ipintzea.
    3.KALIFIKAZIOA
    -Oso ongi: 9.
    4.IZEN ABIZENAK
    -Xabier Barbero Iriarte

    ResponderEliminar
  2. Lehenengo eta behin azaldu, oso blog polita iruditu zaidala, guztiz erabilgarria izateaz gain. Ezer ez dakien “entrenatzaile” batek hau ikustean, eskertuko lukeelakoan nago. Izan ere, era garbian eta bideoekin azaldurik baitago nola landu aspektu fisikoak, baina era ludiko batean eta haurrei zuzenduta. Honez gain, ia ortografia akatsik ez dagoela ziurtatu naiz, eta lehen esna bezala, materiala guztiz didaktikoa da.
    .
    Gaiari dagokionez, ez dut uste gehiago esan behar dudanik, izan ere, aspektu fisikoak modu honetan lantzearen alde nagoela argi dut.Alperrik da, umeak korrika eta bestelako prestakuntza espezifikoekin zentratzea, izan ere, badaude met odoak zeinetan berdina edo antzekoa lantzea lortzen den eta gainera umeak ondo pasatzea ziurtatzen duen.
    Eta beraz, nire puntuazioa lan honentzat 10 a da.
    Aitzol Astiazaran Korta

    ResponderEliminar
  3. 1-Ebaluazio irizpideak

    - 2-3 informazio iturri erabiltzen ditu eta zenbait web orriren berri eman. (Oso ongi)
    - Hasierako galderei erantzuten die, erabat. (Bikain)
    - 3 IKT baino gehiago erabiltzen ditu eta oso didaktikoak dira, adibideak baitira. (Bikain)
    - Bloga ordenatua dago. Gauzak erraz aurkitzen dira. (Bikain)
    - Bakarkako lana izan da, esan bezala. (Bikain)
    - Hizkuntzan akats batzuk badaude, batez ere azalpeneko testu luzeak daudenean. (Nahiko ongi).
    - Zenbait akats ortografiko badaude. (Nahiko ongi)

    2- Gaia

    Gaia partikularki interesatzen zait, baita adin txikikoekin lan egiten duen edonori ere. Uste dut oso aplikagarria dela. Ahalmen desberdinen sailkapena egiten du eta adin tarte bakoitzean ahalmen horrek duen garrantzia zehazten du, hala, adin tarte bakoitzeko entrenatzaileak zein gaitasun fisiko landu behar lituzkeen ikustea dauka eta ondoren ariketak diseinatzea.

    Eskatzen hasita, test batzuk eta antrenamendu eredu zehaztuago batzuk (errepikapen kopurua, deskantsua,…) jartzea ere aberasgarria litzateke. Baina lana egokia da.

    3- Kalifikazioa: 8,5

    4- Izen abizenak: Asier Azpiroz Iztueta.

    ResponderEliminar
  4. Blog honetan aztertutako informazio iturriak ugariak ez izan arren, esan beharra dago, gai honen inguruan pilotaren inguruan ez dagoela dokumentazio ugari. Informazio iturri hauek ez dira blogeko atal ezberdinetan agertzen hortaz ezin da jakin nondik atera den informazio bakoitza. Garatutako edukiak galderari erantzuten diote eta nahiko informazio agertzen da. IKT ugari erabili dira ariketa bakoitza azaltzeko eta materiala didaktikoa da. Bloga orokorrean ordenatuta dago eta nahiko erraz aurkitzen dira atal ezberdinak. Kasu honetan ez da taldeko lana egin, baina Ikerrek egindako lana egokia da. Hizkuntzaren aberastasuna nahiko ona da eta erraz ulertzen da informazioa. Ortografia akatsen bat badu zuzentzea komeni direnak.

    Nire ustetan blogak duen asmoari modu egokian erantzuten dio. Gainera, erraz ulertzen dira lantzen diren puntu ezberdinak. Kritika moduan, nire ustez gehiago zehaztu beharko ziren maila ezberdinetan egiten den plangintza. Modu argian azaltzen dira landu behar diren edukiak, baina ez da argi gelditzen zenbatero landu behar diren, zenbat ariketa egin behar diren, zenbat atseden eta zenbateko iraupena izan behar duten… modu labur batean plangintza zehaztapen falta du. Hori kenduta nahiko txukuna iruditu zait egindako lana.

    Kalifikazioa: 8

    Mikel Lana

    ResponderEliminar
  5. 1.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • 2-3 informazio-iturri darabiltza. Oso ongi
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Bikaina
    • Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da. Bikaina
    • Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu. Oso ongi
    • Bakarkako lana izan da.
    • Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke. Oso ongi
    • Ia ez da ortografia akatsik aurkitu. Oso ongi


    2.-GAIA

    • Nik uste dut, blog honetan prestakuntza fisikoan adin horietan asko sakondu duela, gainera kategoria bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ditu. Hala ere, faltan botatzen dut blog-ean pilotari garrantzi gehiago ematea, eta ez legoke txarto ariketa batzuk azalpen moduan jartzea. Bukatzeko zehastasun batzuk kenduta, prestakuntza fisikoa hastapenean nahiko ongi landuta dagoela.

    3.-KALIFIKAZIOA

    • Ebaluatutako irizpideen arabera, blog honi jartzen diodan kalifikazioa 8,5ekoa da.

    4.-EGILEA

    • Unai Laka

    ResponderEliminar
  6. 1.- Ebaluazio irizpideak:
    - 3 informazio iturri erabiltzen ditu, eta hauek era egokian azalduz. = (Bikain)
    - Garatutako edukiak hasiaren eginiko galderari erantzuten dio osotasunez. = (Bikain)
    - IKT desberdinak erabiltzen ditu, bideoak, argazkiak, marrazkiak... = (Oso ongi)
    - Ordenatutako bloga da, baina agian adinen araberako trebetasunei buruzko mailaketa garrantzi gehiago hartu beharko luke, lehenago ikusi. = (Oso ongi)
    - Bakarko lana da, beraz bateratasuna ikusten da. = (Bikain)
    - Ortografia akats gutxi ikusten dira. = (Oso ongi)

    2.- Gaia:
    Prestakuntza fisikoa jorratzen du blog honek, baina kasu honetan hastapenean dauden haurretan zentratzen da. Adin honetan zentratzen diren ikerle gutxi ditugu eta gutxiago esku pilotan beraz interesgarria iruditu zait bloga. Azpimarratzekoa da egindako sailkapena, bai ahalmen fisiko bakoitzaren garrantzia adin desberdinetan erakutsiz, baita adin bakoitzerako proposatutako ariketak erakutsiz. Eta gainera, bideo zein marrazkiekin osatuz. Hala ere, esku pilotan baldin bagaude, joko eta jolas desberdinetan pilotaren erabilera gehiago eskatu beharko genieke, prestakuntza espezifikoago bat landuz.

    3.- Kalifikazioa:
    Oso ongi = 8

    4.- Izen-abizenak:
    Iker Mendiluze

    ResponderEliminar
  7. 1.Ebaluazio Irizpideak
    -Informazio iturriak: Hiru informazio iturri darabiltza. Bikain
    -Garatutako edukia: ondo azaldutakoa eta adibide zein azalpen onekin, oso ongi.
    -IKT: Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da.
    -Ordena: ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira eta xehetasun mota guztiak zaindu dira.
    -Bakarkako lana da.
    -Ia ez da ortografia akatsik aurkitzen eta hizkuntza zuzena eta ulergarria.

    2. Gaia (edukia)
    Prestakuntza fisikoaz aritzea oso erakargarria iruditzen zait eta gainera haurretan zentratzea interesgarria iruditu zait. Ondo idatzita eta azalduta agertzen dira azalpenak, sailkapenak eta adin bakoitzarentzako ariketak. Marrazkiek lagundu egiten dute.
    Baina batez ere, garrantzi handiena duena nire ustetan blog honetan, adin bakoitzean zeintzuk diren umeak dituzten ahalmenak jakitea da. Hau jakiten duenean prestatzaileak, entrenatzaileak... ariketak prestatzerakoan ahalmen horietan zentratu daiteke hobekuntza nabarmenagoak lortuz.

    3.Kalifikazioa
    Bikain. 9

    4. Izen Abizenak
    -Aitor Villar Ruiz

    ResponderEliminar