PLANGINTZA


PLANGINTZA ETA ENTRENAMENDUAREN IRIZPIDEAK

Haurrekin lan egiten denean, entrenatzeko helburuak argiro zehaztu behar dira. Ondoren, helburu horiek zehazturik entrenamendu horien lan ildoa ezarri behar da. Umea oso gutxitan jabetuko da entrenamenduaren garrantziaz eta nekez ulertuko du egin beharrekoaren zergatia. Hortaz entrenamenduak ez badu erakartzen beste jarduera interesgarriago bati lotuko zaio. Hori de la eta, jolasen bidez eta norgehiagoka edo lehiaketa moldatuen bidez eskaini behar zaie haurrei atsegin hartu eta gogo onez jarduteko. 

Haurren entrenamendua helduen bezalakoa dela uste izatea okerra da, baina neurri txikiago batean haurren entrenamenduak helduenen bestelakoa izan behar du, batez ere, entrenatzeko erari dagokionez. Hazten ari den haurrak bere gorputza ezagutzen eta kontrolatzen ari denean, entrenatu baino, ikasi egin behar du. Beste alde batetik, entrenatzearen helburua ez da oinarrizko gaitasun fisikoak hobetzea, ez bada, hainbat ezaugarriri eragin horietan trebatzea, hala nola koordinazio orokorra eta mugimenduen maiztasuna, geroago hobetzea oso zaila izango baita.

Hazi ahala, haurren gaitasun fisikoa hobetzen da. Entrenatzaileak jakingo du haurraren garapenaren zein garaitan aurki beharko litezkeen. Horrela, garai horietan entrenamenduaren jarduerak antolatuko ditu egokien deritzon moduan. 

Hastapenean haurrek adinarekin pixkanaka ahalmenak garatzen doaz beraz, entrenamendua ere beraien ahalmenekin bat joan behar dira. Hortaz, haurrak, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetan eraturiko ariketa zein joko-jolasek mailaren arabera progresio bat jarraituko dute beraien ezaugarrietara finkaturik.

Horrez gain Iñigo Gallagaren liburua erreparatuz, berak egindako sailkapena jarraiki adin bakoitzerako pilota munduan garatu beharrezko ezaugarriak adierazten ditu.
Hala ere adin bakoitzean jaso egin behar diren estimulu motak ezaugarri fisikoarekin lotura handia izan behar ditu ahalmenak garatzeko. Ezaugarri fisikoak 5mailetan bereiziko dira garrantziaren arabera 1a gutxienezkoa izanez eta 5a altuena. Hori dela eta batez ere maila altuenean, ariketa eta joko-jolas ereduak landuko ditut ezaugarri fisikoak hobetu eta kontrolatzeko helburuarekin

KATEGORIA BAKOITZAREN LEHENTASUNAK

BENJAMIN
ALEBIN
INFANTIL
KADETE
ERREAKZIO ABIADURA
5
5
3
3
DESPLAZAMENDU ABIADURA
3
4
4
5
INDARRA
4
4
5
5
KOORDINAZIOA OROKORRA
5
4
4
3
KOORDINAZIO ESPEZIFIKOA
3
4
5
5



Kontuan hartu beharreko pautak entrenamenduaren antolaketan:

·         Haurrak entrenatzean oso garrantzitsu da etenaldirik ez izatea
·         Haurren entrenamendua biziz izan behar du eta ez du 35min gora iraun behar.
·         Ez da komeni azalpen luzeegiak ematea.
·         Ez da komeni jolas berri asko erabiltzea saio berean.
·       Kanporatzeko jokoak egiten direnean, bermatu behar da kanporatuak berehala hasi     daitezen jokoan.
·         Jarduera batetik bestera azkar igarotzea komeni da.
·    Gatazkak sortzen direnean bat – bateko konponbideak erabili behar dira ( aurretiaz   landutako arauak aplikatuz)
·         Jardueretan parte-hartzea sustatu behar da.  
·         Jarduerak lehiaketa gisara zuzentzea
·         Hainbat motatako materialak erabiltzea.








    No hay comentarios:

    Publicar un comentario