MAILA HONETARAKO JOKO-JOLASAK
Baloi errea
Azeria, sugea eta oiloa
Korri sakera
Aurkaria bota
Oilar borroka
ADINA:
Haurrek 12-14 urte dituzte, espezializazioarantz bideratzen hasiko dira. Aldaketa hauek ahalik eta era progresiboenean barneratu ditzaten saiatu beharko da entrenatzailea, beraien garapen egokia bermatzeko.
GARATU BEHARREKO AHALMENAK:
Baloi errea
Azeria, sugea eta oiloa
Korri sakera
Aurkaria bota
Oilar borroka
ADINA:
Haurrek 12-14 urte dituzte, espezializazioarantz bideratzen hasiko dira. Aldaketa hauek ahalik eta era progresiboenean barneratu ditzaten saiatu beharko da entrenatzailea, beraien garapen egokia bermatzeko.
GARATU BEHARREKO AHALMENAK:
Indar
arina
Deplazamendu
abiadura
Indar
arina
Koordianzio
espezifikoa
Koordinazio
orkorra
BALOI
ERREA
Helburua:
Erreakzio abiadura, koordinazio
orokorra7espezifikoa, desplazamendu abiadura eta indarra.
Materiala:
Goma espumako baloia eta zelaia mugatzeko
konoak.
Deskripzioa:
Joko eremua bi zatitan banatzen dugu eta talde
bakoitza bere eremutik ezingo da atera. Talde bakoitzaren helburua bere
eremutik beste taldeko jokalariak baloiaz jotzeaz da. Jokalari bat baloiarekin
joz eta baloia eroriz gero lurrera kanporatua izango da eta aurkako zelaiaren
atzealdean jokatzen jarraituko du. Baloia airean hartuz gero jokoak martxan
jarraituko du baita botea eman eta gero
pertsona ukitzen bada.
Aldaerak:
Espazioarekiko
Joko espazioaren tamaina handitu /txikitu
Materilarekiko
Bi baloi sartu.
Errepresentazio
grafikoa:
AZERIA,
SUGEA ETA OILOA
Helburua:
Erreakzio abiadura, koordinazioa eta
desplazamendu abiadura.
Materiala:
Ez da behar.
Deskripzioa:
Hiru taldetan banatuko dira jokalariak,
azeriak, oiloak eta sugeak. Azeriek oiloak harrapatu beharko dituzte eta
sugeengandik ihes egin. Oiloek sugeak harrapatu beharko dituzte eta
azeriengandik ihes egin. Sugeek azeriak harrapatu beharko dituzte eta
oiloengandik ihes egin. Talde bakoitzak txoko bat izango du bere harrapatuak
bertan pilatzeko. Harrapatuak libratzeko bere taldekide batek txoko horretara
gerturatu eta eskuarekin ukitzearekin nahikoa izango da.
Aldaerak:
Arauekiko
Pilotak erabiliz: Txoko bakoitzean dauden
pilotak hartzen saiatu. Helburua jokoa amaitzean ahalik eta pilota gehien
edukitzea.
Errepresentazio
grafikoa:
KORRI
SAKERA
Helburua:
Koordinazioa espezifikoa/orokorra, erreakzio
abiadura, indarra eta desplazamendu abiadura.
Materiala:
Pilota bat pertsonako.
Deskripzioa:
Ilara batean jarriko dira pilotariak, eta entrenatzaileak
txistua jotzean lehena aterako da 7 garren koadrotik pilota botatuz, sakea
izango balitzan bezala; 4 garren koadrora heltzean atzez korri egingo du (bote
gabe) eta 7garren koadrora heltzean berriz 4 garren koadrora boterik eman gabe itzuliko
da eta 4garren koadroko lerrotik sakea aterako du.
Aldaerak
Distantziak handitu edo murriztu.
Sakearen norabidea zehaztu.
AURKARIA
BOTA
Helburua:
Indarra eta erreakzio abiadura.
Materiala
:
Ezer ez.
Deskripzioa:
Binakako taldeak, bata bestearen aurrean buruz
behera flexio posizioan jarrita. Aurkariaren beso apoioak kolpatuz hauek
lurrera botatzen saiatu behar dira, ahalik eta aldi gehienetan denbora jakin
batean.
Aldaerak:
Espazioarekiko
Espazio jakin baten barruan.
Denborarekiko
Denbora muga handiagoa edo txikiagoa.
Aurkariekiko
Denak denen aurka eremu berean.
Arauekiko:
Soilik besoetan kolpatu.
Errepresentazio
grafikoa:
OILAR
BORROKA
Helburua:
Indarra eta oreka.
Materiala
:
Ezer ez.
Deskripzioa:
Binaka eremu mugatu batean, batak bestea
desorekatu beharko du. Hanka baten gainean mantenduz eta sorbalda sorbaldaren
kontra bultzatuz.
Errepresentazio
grafikoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario