Blog honen helburua oinarrizko ahalmen fisikoei loturiko entrenatze edukiak
aurkeztea begiraleari izango da. Halaber, zein bere testu-inguruan pairatzen
saiatuko naiz entrenamendu fisiko orokorraren barnean. Era berean ariketen
adibideak azalduko ditut, horietan oinarriturik hamaika aldaera taxutzeko eta
lantzeko. Errendimenduaren ildotik areago sasoi fisikoari loturiko alderdi
batzuk gazte gaztetan landu behar direla kontuan hartuta, helduaren emaitza
bikainak lortu nahi baldin badira behintzat.
Prestakuntza fisiologiko onari esker emaitzetan du eragin, aldaketak
oso nabarmenak emanik. Hain zuzen ere, jokoaren kalitatean, talde kirol eta
gehienbat banakako kiroletan (Urdampilleta 2012).
Pilotaren prestaketaren ezaugarrietan ikerketa sakonak egin ezkero honako
hauek kontuan eduki behar dira:
- Modernizatzeko, eguneratzeko pilotari bakoitzaren entrenamendu plan indibidualaren garapenerako laguntzen duten programak egitea.
- Entrenamendurako helburu indibidualak planifikatzea.
- Prozedura eta entrenamenduen kargen eraginkortasunaren hobekuntza lortzea.
Irakas- ikaskuntzaren
prozesuan perfekzioa bilatzea, pilotari guztiei aurreratzeko prozesuan
lagunduz eta denbora laburrean (FEP, 2011).
Urtea askotan pilotan, aurrerapenak biltzen ziren batez ere teknika
lantzean. Besoaren eta begiaren talentua beharrezkotzat kontuan hartuz eta
egoera fisikoa zertxobait baztertuz, baina gaur egun bere garrantzia maila
altua bereganatu du.
Denbora pasa ahala jokoa aldatzen eta eboluzionatzen da. Pilotariek
oso antzeko berezitasunak dute aspektu teknikoan eta partidak gero eta
luzeagoak izaten dira eskakizun handiekin; hain zuzen ere, erresistentzia,
indar fisiko eta mentala. Pilotak nolakotasun fisiko desberdinak biltzen
dituzte. Pilotariak erresistentzia , arintasuna eta indarra erakutsi behar du,
batez ere koordinazio batekin.
Gero eta gehiago nabarmentzen da gaitasun fisiko gabe ezin dela txapelketa
garrantzitsurik irabazi.
- EBALUAZIO IRIZPIDEAK
ResponderEliminar• Bi-hiru informazio iturri darabiltza. Horrez gain, instalazioetara egindako bisitak daude. (OSO ONGI)
• Garatutako edukiak galderari erantzuten dio bere osotasunean, batzuetan sakontasun handirik bada ere.(OSO ONGI)
• Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortutako materiala oso didaktikoa da.(BIKAIN)
• Ordenatutako bloga da. Irizpideak erraz aurkitzen dira baina formatuari dagokionez zenbait zati hobetu litezke.(OSO ONGI)
• Bakarkako lana izan da argi ikusten den bezala. (BIKAIN)
• Hizkuntzaren aberastasuna nahiko zuzena da, idatzi erakargarria. (OSO ONGI)
• Ortografia akats batzuk ditu (NAHIKO ONGI)
- GAIA (EDUKIA)
• Haurrekin eta gaztetxoekin prestakuntza fisikoa oso forma ludikoan egin beharko litzatekeela uste dut. Blog honetan ongi azalduta dagoen moduan, ez da helduen entrenamendua bezalakoa izan behar.Adin hauetan, umeen gaitasunak orokortasunean landu behar direla deritzot euren hazte-prozesua dela eta. Gainera, kontu handiz landu beharko lirateke indarra eta erresistentzia bezalako ahalmenak.
Horrez gain, haur eta gaztetxo adinetan hainbat kiroletan ibiltzea komenigarria dela uste dut, eskakizun ezberdinei erantzuteko gai izaten delako eta ahalmen guztien hobekuntza ematen delako. Horrela izanez gero, ez diot behar handirik ikusten hastapenean prestaketa fisikoari berebiziko garrantzia emateari. Baina argi dago, umeak egoera desberdinak behar dituela gaitasunak eta adimena lantzeko. Ondorioz, oso interesgarriak iruditzen zaizkit blogean proposatutako eta gehienetan forma ludikoan dauden ariketak.
- KALIFIKAZIOA
• Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogaren nota 8.5ekoa da
- IZEN-ABIZENAK
• Gontzal Urionabarrenetxea Zarrabe
Ebaluazio irizpideak:
ResponderEliminar- Hiru erreferentzia iturri darabiltza. Gehienbat artikuluak.
- Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.
- Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da.
- Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.
- Bakarkako lana izan da, hala egitea adostua zegoenez, arazorik ez.
- Ideiak ulertzera iritsi zaitezkeen arren, esaldi batzuk ez daude egoki idatzita. Ez dira behar bezala ulertzen.
- Ortografia akats batzuk ditu.
Gaia: Izugarria da lanaren balio didaktikoa. Alde batetik, formazio mailetako entrenatzaileei ariketa zehatzak eskaintzen zaizkie adin ezberdinetan burutzeko. Honen praktikotasuna ageria da. Bestetik gainera, haurrek dituzten ezaugarriak direla eta, garai bakoitzean landu behar diren ahalmen fisikoak zein diren azaltzen du, ideia hauek behar bezala argumentatuz. Honek gure alorreko jendearentzat izugarrizko laguntza da, egiten duen lana zergatik egiten duen jakiteak bere lanean sinistera bultzatzen baititu entrenatzaileak.
Kalifikazioa: 8
JON AZALDEGI LAKUNTZA