MAILA HONETARAKO JOKO-JOLASAK
Mazedonia
Zuri beltz
4 izkina
10 paseak
ADINA:
10-12 urte dituzte
GARATU BEHARREKO AHALMENAK:
Erreakzio abiadura
Indar
arina
Desplazamendu
abiadura
Koordinazio
espezikoa
Koordniazio
orokorra
MAZEDONIA
Helburua:
Desplazamendu abiadura, erreakzio abiadura eta
koordinazio orokorra/espezifikoa.
Materiala:
Kono bat eta baloi bat taldeko.
Deskripzioa:
Zelai erdiko borobilean, 3-4 pertsonako 3
talde ilaran jartzen dira hiruki bat osatuz. Borobilaren barruan gertuen dagoen
jokalaritik 1m-ra konoa jarriko da, hiru baloiekin. Jokalari bakoitzak zenbaki
bat izango du 1etik hasita taldeko jokalari kopurura arte. Entrenatzaileak
horietako zenbaki bat esatean, talde bakoitzeko jokalari horiek, ilaratik
atera, bere taldeko pilota hartu eta bere taldearen atzetik pasa ostean, itzuli
osoa emango dute beste taldeen atzetik pasa eta bere taldekideen hanka azpitik
jaurti beharko du pilota behetik gorako jaurtiz. Azkarren egiten duenak puntu 1
irabazten du.
Aldaerak:
Aldaerak:
Kideekiko
Distantzia gehiago/ gutxiago beraien artean.
Errepresentazio
grafikoa:
ZURI-BELTZ
Helburua:
Erreakzio abiadura, koordinazioa eta
desplazamendu abiadura.
Deskripzioa:
Bikoteka jarririk, bikote guztiak lerroan bizkarra
ematen jarriko dira, beraien artean 2 metroko distantzia dagoelarik. Beraz bi
ilara sortuko dira horizontalki, batzuk zuriak izango direlarik eta besteak
beltzak. Entrenatzaileak "zuriak" esatean, hauek hondoko marrara
heldu beharko dira "beltzek" harrapatu gabe eta entrenatzaileak
"beltzak" esatean, alderantziz.
Aldaerak:
Espazioarekiko
Distantzia gutxiago ilaren artean edo hondoko
marrara.
Arauekiko:
Hasierako posizioak aldatu ( belauniko,
eserita...).
Errepresentazio
grafikoa:
4 IZKINA
Helburua:
Erreakzio abiadura eta koordinazio.
Materiala:
4 kono bost
pertsonako.
Deskripzioa:
5 pertsoneko taldeetan banaturik, luzera
berdineko karratu bat eginik konoekin,kono bakoitzaren ondoan pilotariak kokatuko dira eta bosgarrena
beraien erdian. Izkinakoek leku aldaketa egingo dute eta erdikoa posizioa
lapurtzen saiatu beharko du.
Aldaerak:
Konoen arteko distantzia gutxitu/handitu.
Denborarekiko:
Posizio aldaketa emateko iraupena jarri,
adibidez 10segundo.
Errepresentazio
grafikoa:
10
PASEAK
Helburua:
Indar arina, desplazamendu abiadura, erreakzio
abiadura eta koordinazio espezifikoa.
Materiala:
Baloi txiki bat.
Deskripzioa:
Bi talde egingo dira. Baloia duen taldeak,
eskuekin 10 pase jarraian egiten saiatu behar du, baloiak boterik jo gabe,
honek puntu bat suposatuko duelarik. Jokalari bakoitzak ezin izango du pausurik
eman baloiaren jabe denean. Ea ze taldek lortzen dituen puntu gehien. 10 pase
ematean puntu bat jasoko du taldeak.
Aldaerak:
Espazioarekiko
Handiagoa = intentsoagoa
Denborarekiko
Denbora gehiago/gutxiago = erresistentzi- lan
gehiago/gutxiago.
Arauekiko:
Taldeko jokalari gutxiago espazio berean =
intentsoagoa, baina denbora gutxiagoz, beraz ez hain aerobikoa.
Errepresentazio
grafikoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario