Errelebo lasterketa
Traineruak
Katea
Pilota jaso
ADINA:
8-10 urte bitartekoa da
8-10 urte bitartekoa da
GARATU BEHARREKO AHALMENAK:
Koordinazio orokorra eta erreakzio abiadura.
Koordinazio orokorra eta erreakzio abiadura.
ERRELEBO
LASTERKETA
Helburua:
Koordinazioa eta erreakzio abiadura.
Materiala:
Materiala:
3 kono.
Deskripzioa:
Deskripzioa:
3-4 pertsonako 3 talde egiten dira. Talde
bakoitza lerro batean kokatzen da. Entrenatzaileak seinalea ematean ilarako
lehenengoa konora joango da, konoa ukitu eta hasierako lekura bueltatu beharko
da. Ilaran jartzerakoan bigarrenari eskua ukituko dio eta honek berdina egingo
du. Bakoitzak bi aldiz burutu beharko du ibilbidea, baina ez jarraian.
Aldaerak:
Aldaerak:
Espazioarekiko
Distantzia handitu edo murriztu.
Arauekiko
Erreleboa emateko modua aldatu ( hanka azpitik
pasa...).
korrika egiteko modua aldatu (
atzeraka, alboz … ).
Errepresentazio
grafikoa:
TRAINERUAK
Helburua:
Erreakzio abiadura eta koordinazioa.
Materiala:
Baloi bat taldeko.
Deskripzioa:
Kopuru berdineko taldeak ilaratan jarriko
dira. Ilara bakoitzeko lehenengoak baloia edukiko du eta atzeko kideari pasa
beharko dio, hau errepikatuz baloia ilarako azkeneko pertsonara iritsiko da.
Azkenekoa korrika ilarako lehenengoaren aurrean jarriko da. Helmugara iristen
den lehen taldeak irabaziko du.
Aldaerak:
Baloia pasatzeko era ezberdinak: Buru
gainetik, gorputzaren albotik, hanka azpitik....
Errepresentazio
grafikoa:
KATEA
Helburua:
Desplazamendu abiadura, erreakzio abiadura eta
koordinazioa.
Deskripzioa:
Harrapatzaile bat egongo da, gainontzekoak
iheslariak direlarik, harrapatuak direnak kate bat osatuko dute
harrapatzaileari eskutik helduta. Helburua denak harrapatuak izatea da.
Aldaerak:
Katea nahi dugun pertsona kopurutan banatu
daiteke.
Errepresentazio
grafikoa:
PILOTA JASO
Helburua:
Erreakzio abiadura, koordinazioa eta
desplazamendu abiadura.
Materiala:
Pilota bat.
Deskripzioa:
Bi taldetan banatuko dira pilotariak eta
bakoitzak zenbaki bat izango du. Taldeen erdian, joko eremutik kanpo irakaslea
egongo da. Entrenatzaileak horietako zenbaki bat esatean, jarraian pilota
ormaren aurka jaurtiko du eta jokalari horiek ahalik eta azkarren pilotaren bila joango dira; pilota hartu eta
bere ilarara iritsi beharko du aurkariak ukitu baino lehen. Ukitu gabe iristen
bada bere taldeak 2 puntu irabaziko ditu. Pilota hartzean aurkariak harrapatu
ezkero puntu bana irabaziko dute bi taldeek.
Aldaerak:
Espazioarekiko
Distantzia luzatu edo murriztu.
Arauekiko
Zenbaki bat baino gehiago esatea.
Errepresentazio
grafikoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario