AHALMEN FISIKOAK


Prestaketa fisikoaren entrenamendua programatzeko entrenatzaileak kirolariaren adina eta  ahalmenak  kontuan izan behar ditu eta holan lehentasunak markatuz gorputzak hobeto erantzuten dion jarduerari aurrera egitea xedea  izango du.Hala ere,adin bakoitzari dagokion entrenamenduari arreta berezia eskaini behar zaionez, ondorengo taulan ezaugarri fisikoen agerpen desberdinak mugatzen dira 1etik 5 era garrantziaren arabera. Taulan agertzen den maila altuena, bosta, erronka da kirolariaren ahalmenak hobetzeko eta kontrolatzeko  eta horretarako joko-jolasak eta ariketen zerrenda eskaintzen dira.

Oinarrizko gaitasun fisikoa honako hauek izanik: Erresistentzia, abiadura, indarra, koordinazioa eta malgutasuna.

ERRESISTENTZIA:


Haurrek berezko dohainak dituzte bizitasun txikiko erresistentzia ariketak (oinez ibili, bizikletan ibili, mendira joan…) egiteko. Baina asko kostatzen zaio ahalegin luze eta biziegiek eragindako neketik leheneratzea, artean ez  baitituzte garatu jarduera horiek zuzen bereganatzea ahalbidetzen dituzten sistemak.

Erresistentziari lantzeari dagokionez orokorrean lan egin behar da, entrenatzailearen helburu izan behar du, jarduerak hasiera-ona izatea, ez kirol emaitza bikaina lortu ditzala. Erresistentzia oinarrituriko kiroletan haurtzaroan ez bada behar bezala entrenatzen, helduaren errendimendu maila urritu egingo da. Pilotan, esaterako, harrapaketa- jolasen bitarte, haurra kintzea nahikoa da. entrenamendu zorrotza ez litzateke eginbehar 14 urtetik baherako haurrekin. 

Kontuan edukirik tantoz tanto deskantsu tarte handiak daudela, baina partidaren iraupena ordu bat edo gehiago izanik, ez du logikoa ematen erresistentzia lantzea “carrera continua” bitartez. Esku pilotan ematen de esfortzua ez da jarraia, tanto bat amaitzen denetik eta hurrengora hasi bitarterako denbora tarte bat dago atseden edo errekuperaziorako eta gainera pilotariak aukera dauka 2 minututako atsedena hartzea.



ABIADURA:


Abiadurak hainbat ezaugarri biltzen ditu baina bi multzotan sailka ditzakegu alde batetik nerbio eta koordinazio – eragileen araberako ezaugarriak ditugu, hala nola mugimenduen maiztasuna, beste alde batetik, muskuluekin lotutakoak, hala nola gehieneko indarraren maila bizitasuna.
Nerbio sistemarekin lotutako gaitasunei ekin behar zaie gaztetan, gaitasun horiek helduen pareko mailara iristen baitira oso arin umearen garapena erabat osatu baino lehen, eta hortik aurrera oso nekez hobetu daitezke.

Jotzeko edo jaurtitzeko abiadura higitze –abiadura bilatzen du pilotariak neurri batean, abiadura eskura dezake besoa askatzeko mugimenduan indarra lantzen badu, baina askoz zailagoa izango du muskuluen barruko koordinazioa edo mugimenduan parte hartzen duten muskulu eta hanken indarrak koordinatzeko  gaitasuna hobetzea. Hori dela eta haurrak ez du indarra landu behar; bai aldiz, mugimenduen bizitasuna eta koordinazioa, joaldiak edo jaurtiketak indar handienaz eginez, edo osagarri arinak erabiliz, esaterako pilotak edo baloiak, ahalik eta urrunen jaurtitzeko. Jarduera horiek haurren muskuluen barruko koordinazio hobetuko dute, oharkabean irakatsiko diete gorputzaren muskulu guztiak hobeto erabiltzen, eta zuntz azkarrak sendotuko dizkiete.

Abiaduraz esan dezakegu oso garrantzitsua bilakatu daitekeela jokoaren akzio atal batzuetan adibidez: pilotaren kolpean, pilotaren bila joaterakoan… Akzio hauek espazio erreduzitu eta bariableetan ematen da. Horiek denak ezaugarri batzuk dituzte: Koordinazio exijentzia altua, abiadura exekuzio handia. (mugimendu segmentazio independenteak) abiadura desplazamendu laburrak , bariatuz , beste mugimenduekin konbinatuz, konstanteki aldaturiko erritmoak, direkzio, eta azelerazio ahalmena , hauek indar explosivo exijentzi handiekin lotzen dira (geldiera irteera, direkzio aldaketa, desoreka etab.).


ABIADURAREN AGERRALDIAK:

Abiadura mota bi daude eta horiek dira entrenatzaileak kontuan izango dituenak:

  •            Erreakzio abiadura
  •            Desplazamenduaren abiadura
Abiaduraren bi aspektu horiek oso ondo moldatzen dira elkarlanarekin eta biek elkarri eragiten diote: erreakzio abiadurak eskatzen dituen ariketa gehienak desplazamendu txiki bati lotuta daude.

Erreakzio abiadura


Kirolariak estimulu baten aurrean erantzuteko behar duen denbora neurtzen du. Estimuloaren erantzuna mugimendua da, hain zuzen,  abiadura.
Pilotan abiaduraz erantzuteak bi ondorio zuzen ditu, entrenatzaileak kontuan izan behar dituenak:

  • Jokoa ulertzeko bakoitzak dituen abileziez gain,erreakzio abiadurak pilotarengana arrapaladan (ahalik eta denborarik gutxien erabiliz) abiatzeko ahalmena hobetzen du, berez. Honek pilotara denborarekin heltzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena kokapena da, hots, erasora sartzeko denbora nahikoaz ailegatuko dela. Defentsa lanerako ere garrantzitsua da, pilotak zailak jasotzeko bidea ematen duelako.

  • Erreakzio abiadura edo arin erantzutea ezinbesteko gaitasuna izango da postura aldatzeko unean ere, ondo helduz gero postura egokia aurreikusteko eta prestatzeko aukera gehiago dagoelako.


Erreakzio abiadura adin batetik aurrera hobetzea zaila izaten da. Horregatik garrantzitsua da txiki txikitatik jokoen itxura duten ariketak proposatzea,nerbio-sistemarekin erlazionatuta dauden abiaduraren faktoreak estimulatzeko. Hain zuzen, aurrebenjamina, benjamina eta alebinetan.

  Desplazamendu abiadura

Kirolari baten abiadura, hau da, batetik bestera joateko duen  gaitasuna.Hain zuzen,pilotarien kasuan kantxa barruan egindako desplazamendua.
Desplazamenduan zenbat eta abiadura handiago, pilota zailak harrapatzeko aukera handiagoa, defentsa lanean lagungarria eta erasoan asti gehiago izango du  kantxan jarri eta kolpea prestatzeko ere.


INDARRA

Indarra da, kirolari baten jarduna eta ahalmen baldintzatzen duen gaitasuna fisiko nagusia. Gaur egun, pilotari indartsu ematen diona nagusitzen da askotan, eta esku biak berdin erabiltzen baditu hainbat eta hobeto.

Beso-luzerarekin eta tamainarekin ezer gutxi egin dezake entrenatzaileak, gauza naturala baita, baina medikuaren laguntzaz eta eskumuturreko erradiografia baten bitartez, jakin daiteke kirolariak zer nolako gorpuzkera izango duen, eta honi esker aurrelaria  edo atzelaria izateko informazioa ematen du.

Genetikoki baldintzatuta datozen neurri antropometrikoak alde batera utzita,entrenatzaileak akuilatu dezake gaztearen indar arina,adinaren arabera egin beharreko ariketa mota ezarriz. Jarduerak pilotari emateko behar diren keinu orokorren koordinazioa hobetuko du, eta epe luzera “nerbioa” edo bizitasuna gehitzeko ezinbestekoa izango da.

 Hasieraren lehen urtetan, haurrak ez du indarrik eskuratuko muskuluak sendoago bilakatzen direlako, koordinazio orokorra hobetzen delako baizik. Horrela muskulu horiek hobeto erabili eta errendimendu handiagoa izango du. Indarra bereziki nerabezaroan helduko zaio. Nerabezaroa da, horregatik, indarra lantzeko garairik onena.
Haurrak entrenatu behar direnean azpimarratu behar dugu mugimendu bizien indarra ere lantzea baheranzkoa dela, zamarik gabe, baloi arinak jaurtiz, edo pilotalekuan joaldi edo jaurtialdi biziak eginez.
Indarrari dagokionez, hiru indar mota bereizi behar dira, indar arina, indar erresistentzia eta gehinezko indarra baina garrantziari begira indar arinaren ezaugarriak aztertzen dira eta  ariketak proposatzen dira:

Indar arina

Pilotarako garrantzitsuena da zeren eta arin eta bizitasunez pilota jotzeko duen ahalmena deskribatzen du indar arinak.

Indar arinak pilotariaren zainetatik doan “argindarrarekin”,”nerbioarekin” zerikusi handia du. Genetikoki erabat baldintzatuta dagoen indar mota dela dirudi baina entrenamenduaren bitartez eta adin txikietan hasiz gero, aspektu hau hobetzeko aukera handiak ematen ditu. Hori dela eta entrenatzaileak  indarraren eragina kontuan izan behar du honako aspektuetan:
  •     Kolpearen potentzian
  •   Abia edo irtenaldiaren bizitasunean


Indarraren entrenamenduak dakarren eragozpenik nagusiena ariketa analitikoegiak eskatzen dituela da; gehienetan aspergarriak izanik baina ez du esan nahi horren inguruko ariketaren bat erakargarria sortu ezin denik.


KOORDINAZIOA

Haur batek koordinazio orokorrak landu behar du beste gaitasun guztien gainetik. Txikitatik gorputzak erabakitzen, mugimendu berriak sortzen edo ikusitako edozein mugimendu egiten ikasten ez dien haurrak nekez ikasiko du nagusitan.

Haurrak erraz mugitu behar du gorputza mendean hartu behar du lasterketa batean, jauzi edo eroriko batean. Mugimendu mota guztiak aise ikasi behar ditu. Pilotalekuan , haurrek ahalik eta osoen lan egin behar dute atzelari zein aurrelari jokatu, sakeak eginez eta pilota eramanez, pilotatuz eta jokaldiak egiten saiatuz

MALGUTASUNA

Gaitasun hau artikulazioen mugikortasunari nahiz muskuluen elastikotasunari dagokionez pertsona guztiek galtzen dute apurka-apurka jaiotzen direnetik. Malgutasuna haurtzaroan lantzeak helburu du berezko galera horiek hain larriak ez izatea. Pilotariak bihurrikeria izan behar baina zalu egon behar du, gaitasun honek mugimenduak zabaldu eta erraztuko dizkiolako.

Pilotariak artikulazioen mugimendu zabalak egin behar dituenez etengabe, pilotari gaztea sorbaldaren mugikortasun onari euste ahaleginduko da. Muskuluen elastikotasun (luzatze ariketak) pilotari gazteen entrenamendu guztien landu beharko litzateke bereziki.
Garrantzitsua izango da flexibilitatea indarrarekin lantzea, agilitatea izan ere.

Pilotan esan beharra dago askotan (normalean pilotaria justu pilotara heltzen denean  eta gehienbat aurrelariak) enborra asko flexionatu behar dela, beraz flexibilitate on bat edukitzeak lagungarri da egoera batzuetan. Gainera lesioak saihesteko laguntzen du, eusten eta errekuperatzen entrenamendu eta lehiaketako kargak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario